XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Baina sarea uretatik atera zuenean, arrain baten ordez, gizakote bat harrapatu zuela konturatu zen; oso luzea zuen bizarra, biluzik zegoen eta urrezko koroa zeraman buruan.
- Lagundu saretik irteten!- oihu egin zion.
- Baina nor zara zu?- galdetu zion arrantzaleak.
- Itsasoko Erregea naiz ni.
- Lagundu hemendik irteten.
Ez duzu ikusten uretatik kanpo ito egiten naizela?.
- Ez zaitut askatuko.
Nik harrapatu zaitut eta nik salduko zaitut azokan @- esan zion arrantzaleak.
- Joaten uzten badidazu, munduko urre guztia baino gehiago balio duten hiru gauza emango dizkizut.
- A, bai? Zein gauza?- galdetu zion arrantzaleak.
- Ba, gogokoen dituzun eta beste ezer baino nahiago dituzun hiru gauzak.
- Zuk ozenki eskatu bezain laster emango dizkizut, bata bestearen ostean.
- Baina ihes egiten utzi behar didazu.